Gaztelugatxera irteera itasontziz. Game of Thrones
Goza ezazu euskal kostalde osoaz Donostia eta San Juan de Gaztelugatxe bitartean.
Gaztelugatxera irteera itasontziz
Euskal kostaldean eguna nabigatzen igarotzeko txangoa. Zumaiako portutik abiatuko da ontzia, eta kostako herrietatik igaroko da, Gaztelugatxeko Donianera iritsi arte (gaztelua arrokan esan nahi du). Ermita ikusgarri hau IX. mendean eraiki zuten, uhartetxo batean eta amildegi batetik zintzilik. Kanpaia hiru aldiz jotzeko eta gurari bat eskatzeko, oinez 241 eskailera igo behar dira. Historiaz beteta dago eraikina: fraideentzako komentua izan zen; Alfontso XI.a erregearen defentsarako gotorlekua izan zen; eta Francis Drake pirata entzutetsuak arpilatu zuen XVI. mendean, eta ermitaua jaurti zuen puntu garaienetik.
