Hondo Sakoneko Arrantza
Arrantza lasaia Donostian. Arrain handi eta ezagunak.
Hondo Sakoneko Arrantza
Hondo sakoneko arrantza deitzen da 100 eta 500 metro arteko sakoneran egiten delako. Sakonera horretan arrantza egiteko txirrika elektrikoak ditugu; 600 metro sakoneran arrantza egin daiteke horiekin. Modalitate hau oso lasaia da, botaldi batetik bestera 40 minutuko tartea baitago. Baina oso eraginkorra ere bada, botaldi bakoitzean arrain asko harrapatzen dira eta. Arrantza diziplina honetan kostatik 10 bat milia urruntzen gara, gure kostan ditugun arrantzategietaraino; hainbat ditugu inguruan.
7 orduko irteerak egiteko aukera.
