Hegaluzeen Arrantza

Atunetako Arrantza irteerak Dosnostiatik. Ezpata Arrainak, Llampugak, Hegaluzeak… Tamaina handiko arrainak eta borroka neketsuak.

Hegaluzeen Arrantza

Modalitate hau oso entretenigarria eta osoa da; baita kostatik gehien urruntzen gaituena. 5 eta 25 milia artean egingo dugu arrantza, arrainak mugitzen diren eremuaren eta harrapatu nahi dugun arrain motaren arabera. Lanpo sabelmarradunaren edo haginzorrotzaren bila aterako bagara, bidaia ez da hegaluzeen bila aterako bagina bezain luzea izango.

Iparraldeko hegaluzeak arrantzatzen saiatuko bagina, irteera nahiko luzea izango litzateke. Halere, ez lirateke soilik hegaluzeak arrantzatuko; zortea izanez gero, llampuga , marlin zuri edo atungorriren bat ere harrapa genezake. Atungorriei dagokionez, ustekabeko arrantzarako denboraldia irekita egonez gero, eta 30 kg baino gehiago pisatuz gero, irteera bakoitzeko bat ontzira daiteke. Kuota itxia egonez gero, atungorria markatuko genuke Azti Tecnalia Zentro Teknologikoak emandako geziekin, haiek etorkizunean ikerketak egin ditzaten. Irteera hauetan ohikoa da delfinak edo beste zetazeoak begiztatzea, eta, zorke pixka batekin, orkak edo baleak.

4 orduko, 8 orduko eta 12 orduko irteerak.

Hiru teknika erabiltzen ditugu hegaluzeak arrantzatzeko:

Hegaluzeen Arrantza Donostia

Xaxiango arrantza

Itsasontzia une oro dago martxan. Sei korapiloko abiaduran nabigatuko dugu. Egokia da zorabiatu ohi denarentzat, itsasontzia geratzen ez denez zaila baita zorabiatzea. Arrantza lasaia da… tenk egin arte.


Spinning, arrantza apeuarekin

Zundak arrainaren seinalea ematen duenean erabiltzen dugu. Amu artifizial batzuk botatzen ditugu (poper-ak edo paseanteak), arraina engainatzeko eta ur azalera erakartzeko. Hor helduko diote amuari. Arrainak ur azalean jauzika ikusten baditugu, harrapatze teknika berbera erabiliko dugu.


Jigging

Zundak arraina antzematen duenean erabiliko dugu. Amu artifizialak erabiliko ditugu, hainbat pisutakoak (plomaje), arraina engainatzeko, eta ur azalera erakartzeko. Amuari hel diezaioten saiatuko gara gero. Jaten ari den sardina motaren arabera, jig handiagoa edo txikiagoa erabiliko dugu.