Atungorrien Markatzea

Hegalaburraren arrantza donostiatik txalupa pribatuan. Arrantza mota ezberdinak. Jiggin, Spinning, kurrikan…

Atungorrien Markatzea

Kostaldetik gehien urrunduko gaituen arrantza mota da. Arrainen atzetik joango gara 5 eta 25 milia arteko distantzian. Kirol arrantza modalitatea erabiliko dugu, eta behin atungorriak harrapatuta, berriro itzuliko ditugu uretara. Aurretik markatu egingo ditugu, eta luzera eta harrapatu ditugun tokia apuntatuko ditugu, espeziearen inguruan etorkizunean egingo diren ikerketetarako.

Atungorriaren kirol arrantzarako, hiru arrantza modalitate erabiliko ditugu: xaxiango arrantza, Jigging eta Spinning. Beti amu sinplearekin, hiruhortzekoaren ordez, askatzea errazagoa izan dadin, eta arrainari ahalik eta kalte gutxien eragiteko. 5 eta 100 kg arteko piezak arrantzatu daitezke, baina ezinezkoa da 30 kg baino handiagoak markatzea, ezin ditugulako ontziratu haiei kalterik eragin gabe. Kasu horietan, amua kenduko diegu zuzenean uretatik, aliketa batzuen bidez, eta ontziaren alde batetik. Lehenago, ahal bezainbeste nekatuko ditugu.

6 orduko, 8 orduko, 8 orduko, 10 orduko eta 12 orduko irteerak egiteko aukera.

Atungorrien Markatzea Donostia

Xaxiango arrantza

Itsasontzia une oro dago martxan. Sei korapiloko abiaduran nabigatuko dugu. Egokia da zorabiatu ohi denarentzat, itsasontzia geratzen ez denez zaila baita zorabiatzea. Arrantza lasaia da… tenk egin arte.

Spinning, arrantza apeuarekin

Zundak arrainaren seinalea ematen duenean erabiltzen dugu. Amu artifizial batzuk botatzen ditugu (poper-ak edo paseanteak), arraina engainatzeko eta ur azalera erakartzeko. Hor helduko diote amuari. Arrainak ur azalean jauzika ikusten baditugu, harrapatze teknika berbera erabiliko dugu.

Jigging

Zundak arraina antzematen duenean erabiliko dugu. Amu artifizialak erabiliko ditugu, hainbat pisutakoak (plomaje), arraina engainatzeko, eta ur azalera erakartzeko. Amuari hel diezaioten saiatuko gara gero. Jaten ari den sardina motaren arabera, jig handiagoa edo txikiagoa erabiliko dugu.